Handia Oscar Terol!!! Gainera zetorkiona ikusita, aurrera jarraitu zuelako. % 100 ados zeure azalpenekin eta zeure jendearengana egoera bakoitzean heltzearen inguruko gogoetarekin. Diozun bezala, hostiaka ez gara bertara iristsiko.
Bitxia jasotzen ari den kritika andana. Oscarrek aurpegia jartzen du eta sarri jarri izan du aspaldiko bost urte hauetan. Agertze horrek eta bere salaketak, etengabe eta kontzienteki jarri izan du alanbrean oinez.
Bitxia da benetan, sarritan profilean bere aurpegirik ere izango ez duen jendetza horrek, bere aurpegia jendaurrean behin eta berriz erakusten duen profesional bakarretarikoa zein kupidarik gabe kritikatzen duten ikustea.
Horretaz, galderatxo bat hain zorrotzak zareten guztiontzat. Prest egongo zinatekete, adibidez, prentsaurreko batean parte hartzeko, lau urte hauetan gertatutakoa edo oraintxe gertatzen ari dena salatzeko, grabatzeko eta sare sozialetan zabaltzeko gero komunikabide guztietara bidaliz, bozeramaile gisa?
Edo anonimo jarraitzea nahiago duzue?
Eskerrik asko Oscar Teroli bere lan eta gizalegetasunagatik. Aurrera, Oscar!!