Gaurko egunez, 1979an, istilu handiak izan ziren Donostiako Egia auzoan.
ETA m-k, Loiola auzoan, Murtziatik heldu berri ziren hiru militar gazte hil zituen ilunabarrean. Albistea jakitean, militarrak, kalez jantzita eta armatuta, Egiara joan ziren. Taberna batean sartu, pertsiana barrutik itxi eta pertsona baten bila zebiltzala, bezeroak paretaren aurka jarri eta kolpatu zituzten. Bila zebiltzan pertsona ez zegoela han ikustean, ordea, pertsona bati ateratzen utzi zioten eta honek berehala jo zuen alarma.
Minutu gutxian ehunka pertsona joan ziren korrika taberna kanpoaldera. Militarrak, tiroka ihes egiten saiatu ziren auto batean eta bi pertsona zauritu zituzten. Jendeak inguratuta, ordea, autoa bertan utzi behar izan zuten, polizien zenbait NAN dokumenturekin. Autoak iraulita eta sutan amaitu zuen.
Murtzian, polizien senideek manifestazioa egin zuten beren senideak itzultzeko eskatzeko “Euskal Herrian ez dituzte maite, guk bai” lelopean.